Loarekin zorretan zaudela,
kafea mahai gainean,
gauerdia aspaldiko kontua balitz bezala.
Argiak hori direnean.
Zerua iluna.
Kalefakzioak hitz egiten dutenean.
Ixiltasuna zarata txikiz
osatuta dagoela
konturatzen zarenean.
Loarekin zorretan zaudela.
Nekeak begirada
lausotzen dizula,
zure gogoa
urrun galduta,
anonimoak dira kezkak.
Anonimoak beldurrak,
lotsak, penak.
Anonimoa zara,
loarekin zorretan.
















