Zuzeu

Zuzeu.com albistari digital horizontalera sartzeko klikatu irudian:

Zer da ZuZeu?

ZuZeu albistari digitala da, Internetzale euskaldunok munduari begiratzeko leiho moduko bat. 2009ko Apirilean jarri du abian XORATURIKAN ELKARTE MUGATUA (XEM) enpresak, berau irabazi asmo gabeko ekimena delarik.

Blogen blog moduko bat ere izan nahiko luke ZuZeuk, nor bere aldetik ibili beharrean, elkarren ondoan hobeto gaudelakoan.

Hala ere XORATURIKAN enpresa, diru iturri desberdinak bilatzen saiatuko da, ZuZeu garatzen eta hobetzen joan dadin: erredakzioa handitzen, albiste agentzia eta argazki eta bideo databaseetan harpidetzak egiten, tresneriaz hornitzen…. Asko baitu ibiltzeko ZuZeuk, eta horrexetan ahaleginduko dela hitz ematen du XORATURIKAN enpresak.

Euskaraz sortutako albiste eta iritziez gain, beste hizkuntzetatik hartutako edukiak ere eskaintzen dira hemen esteken bidez, Internet zale euskaldunak bai baitakizki beste hizkuntza batzuk ere.

Baina, batez ere, ZuZeuren helburua, erabiltzaileek eurek albistari digital bat egitea da. Horizontalki, sare sozialak sortuz.


AK-47
azkena
aipua
“Etorkizunari arreta handiz erreparatzen zaion lehen garaia da hau, eta guztiz ironikoa da, agian etorkizunik ez baitugu”
by Arthur C. Clarke

Switch to our mobile site